Ondarroako Augustin Zubikarai nobela bekaren azken saridunek euren lanak aurkeztu dituzte

Zapatuan hasitako bideari jarraitu dio gaur [azaroak 1] Ondarroako VII.Literatur Amuak jaialdiak. Gaurkoa hirugarren jardunaldia izan dute, eta, besteak beste, Augustin Zubikarai nobela bekaren azken lan sarituak hobeto ezagutzeko aukera izan dute Kofradia Zaharrera gerturatu direnek.

Nobela bekako azken hiru irabazleekin solasean aritzeko aukera egon da. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak, 2016. nobela beka saria eskuratu zuen Katixa Agirre elkarrizketatzeko aukera izan du. Idazle gasteiztarrak Amek ez dute lanari buruz berba egin du jendaurrean. Xabier Mendigurenek, gainera, Eneko Barberena aurtengo sariduna ere elkarrizketatu du. Afrikaners proiektuari buruz luze hitz egiteko aukera izan du idazle arrasatearrak.

Joxemari Urteagak, bestalde, Xabier Etxeberria 2017 nobela beka irabazlea elkarrizketatu du. Berriro itzuliko banintz nobela beltzari buruzko nondik norakoak jendartean azaltzeko aukera izan du idazle zarauztarrak.

Eneko Barberena, Katixa Agirre eta Xabier Etxeberria

Eneko Barberena, Katixa Agirre eta Xabier Etxeberria

Kofradia Zaharrean egindako ekitaldian, gainera, VII. Nanoipuin lehiaketako sariak ere banatu dituzte. 25 lan aurkeztu dira  aurtengo deialdian, eta hiru onenak ezagutzera eman dituzte. Ondarroan bizi den Josu Garate Suinagak irabazi du aurten lehiaketa, 400 euroko saria eskuratuz. Bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren, Igor Mercado Azkuenaga leioatarrak (200 euro) eta Lore Txakartegi Alvarez (100 euro) eskuratu dituzte.

Eguneko proposamenak Ttak bakarrizketagaz amaitu ditu Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak. Euskaraldia ariketa kolektiboaren harira, umorea ardatz duen bakarrizketa egin du aretoan batu diren barre algarak eraginez. Domekara bitartean, beste hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute Ondarroara hurreratzen direnek.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend