McOnak taldeak ‘Sutara’ abestiaren bideoklipa estreinatu du

McOnak talde lekeitiarrak Gure Naufragioak lan berriaren Sutara bigarren single-aren bideoklipa estreinatu du. Taldeak abuztuan grabatu zuen abestia, Usurbilgo Haritz Harreguy Studio-an. Bideoklipa, ostera, Gernika-Lumoko Iparragirre Rock Elkartean grabatu zuten urriaren 21ean. Abestian Irantzu Garamendik (Whistle-a, Clowerwind taldea) eta Iñaki Zabaletak (Hammond-a) parte hartu dutela esan dute.

Hodei Izarra izan da bideokliparen zuzendaria. Grabaketa, ostera, Victor Sanchezek egin du. Nahasketak Haritz Harreguyk egin ditu, eta masterizazioa Victor Garciak (Ultramarinos studio). Bideoan ondokoek parte hartu dute: Maialen Arrinda, Mikel Natxiondo, Paulo Agirre, Endika Martinez, Aingeru Bidaurreta, Ander Marino Elorza eta Hodei Izarra.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend