«Gaur deitzen baduzu, gaurko edo biharko txanda lor dezakezu»

Udan lanez gainezka ibili eta gero, lasaiago dabil Oier Gorosabel fisioterapeuta. Hori aprobetxatuz, bere lanari buruzko zenbait argibide eskatu dizkiogu.

Zer gertatzen da udan paziente guztiak batera etortzeko?

Jakingo bagenu! Misterio hutsa da, eta hemen lanean nagoen urte guztietan ez dut erantzun argirik aurkitu. Nire ustez, lan kargarekin eta oporren zikloekin zerikusia izan dezake. Udazkenetik udaberrira lan gutxiago izaten dut, bai, baina halere ez dut denbora alferrik galtzen: ikasteko aprobetxatu behar da (udan ez da-eta horretarako ez astirik, ez gogorik izaten), baita kirola egiteko ere. Ezin baita inor sendatu, norbere osasuna zaindu ezean!

Neguan txanda hartzea errazagoa da, orduan?

Jakina. Gurean bestela ere ez da asko itxaron behar izaten (lan gehien dagoen sasoian, asko jota bizpahiru egunen barruan ematen ditugu txandak); baina neguko erritmoa lasaiagoa denez, normalean, gaur deitzen baduzu gaurko edo biharko txanda lor dezakezu. Jendeak asko estimatzen du hori.

Neguan zaindu, udaberrira begira.

Hain zuzen ere! Lehen esan dizudan bezala, udaberriko paziente uholdeak horrekin zerikusia duela uste dut. Alegia, neguan zaintzen ez den jendea dela udaberrian gaixotzen dena. Eta noski, orduan berandu da, eta pazienteek denbora eta diru gehiago gastatu behar izaten dituzte bere onera etortzeko.
Ez dago iruzkinik

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend