Lliriako ikasleek lekeitiarrei oparitutako karakola konpondu dute

Lliriako (Valentzia, Herrialde Katalanak) helduen hezkuntzako Slow eskolako ikasleek oparitutako karakola konpondu du Alex Gartzia lekeitiarrak. Valentziako ikasleek ekainaren 2an bisitatu zuten Lekeitio, eta opari berezi bat ekarri zuten: material birziklatuagaz egindako karakola.

Lliriako ikasleek oparitutako karakola. Argazkia: Lekeitioko Udala

Lliriako ikasleek oparitutako karakola. Argazkia: Lekeitioko Udala

Zaindu dezagun itsasoa, garrantzitsua da eta lelopean egindako eskultura Santa Katalina pasealekuan jarri zuten. Baina uztailaren 25ean apurtuta agertu zela jakitera eman du Lekeitioko Udalak, «egoera oso kaltetuan». Horren aurrean, herritar bat karakola konpontzeko prest agertu zela azaldu du udalak. «Alex Gartzia karakolaren zaharberritze lanak egiten aritu da, karakolaren egoera sare sozialetan ikusi ondoren». Gartziak adierazi duenez, “artea eta ondarea zaindu beharra dago «eta kanpoko ikasle batzuek horrelako oparia egin eta norbaitek apurtzerakoan konpondu beharra sentitu nuen».

Udal ordezkariek diotenez, Gartzia “oso pozik” agertu da egindako lanarekin, eta ekarpena eskertu nahi izan dio udalak. Karakola, orain,  Santa Katalina itsasargian jarri dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend