Elkartasun zumba jaialdia egingo dute laugarrenez Mutrikun

Zumba masterclass deritzon jaialdi erraldoia egingo dute domekan [azaroak 11] laugarrenez Mutrikuko kiroldegian. Ekimena, ohi bezala, elkartasunezkoa izango da, eta batzen den diru guztia Angelman Sindromearen Elkartera bideratuko dute.

Umeei zein helduei zuzendutako saioak egingo dituzte zumba munduko profesional onenen eskutik. Horien artean egongo dira Unai eta Iraitz Centeno mutrikuarrak eta Itziar Ormaetxea markina-xemeindarra. Eurekin batera, Marta Formoso, Virginia Escamez, Oliber Nestar, Maykel Rodriguez, Ainhoa Amas, Isabel Jaso, Orreaga Vazquez, Maite Pikabea eta Raquel &Ana Garciak kiroldegira gerturatzen direnak dantzan ipiniko dituzte.

Mutrikuko zumba jaialdi solidarioa

Mutrikuko zumba jaialdi solidarioa. Argazkia: Joseba Antxustegi

Jaialdia 11:00etan hasiko da Zumba kids ekimenarekin. 20 minutu inguruko saioa egingo dute umeek, eta ondoren, 11:30ean, nagusien txanda izango da. Bi ordu inguruko tartean zumba eskola magistrala probatzeko aukera edukiko dute, hainbat irakasle oholtza gainean txandakatzen diren bitartean.

Ikerketa taldeari laguntza. Ekimen solidarioan parte hartu nahi dutenek sarrerak aurretiaz erosi ahalko dituzte Maneiro mertzerian edo kiroldegian. Helduen sarrerak 12 euroan eta haurrenak 6 euroren truke erosi daitezke. Sarrerak domekan bertan ere erosteko aukera ere egongo da kiroldegiko leihatilan, baina, kasu horretan, sarrerak hiru euro garestiago izango dira. Zumba egiten parte hartu ordez, ekimenean zer edo zelan parte hartu nahi dutenek ikusle modura ere parte hartzeko aukera izango dute. Horien sarrerak 2 euro balio ditu.

Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, estreinako, gaixotasuna ikertzen ari den taldeko Juanma Ramirez etorriko da jaialdira. “Elkartean jasotzen dugun dirua ikerketara bideratzen dugu beti, eta garrantzitsua iruditu zaigu ikerlari taldeko bat bertan edukitzea. Zer egiten ari diren eta ikerketa zelan doan azalduko digu, besteak beste”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend