EH-ko Hiru Txirlo Txapelketa emozioz bete dator Barinagara

Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Joko txapelketako lehia Markina-Xemeingo Barinaga auzora ailegatuko da zapatuan [azaroak 10]. Txapelketa edukitzen ari den parte hartze handia dela eta, jaurtialdi ofizialaren aurreko txanpa 16:15ean hasiko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.

Azkenaurreko tiraldia izango da Barinagakoa, eta emozioz bete dator. 14 txirlo botata berdinduta daude sailkapen nagusian San Migel A taldeko Unai Loiola eta Anjel Ibarluzea, eta Iruzubietako Mateo Guenaga hurre daukate 13 txirlogaz. Emakumeen artean lehenengoa 8 txirlo botata, Olatz Jimenez da, Iruzubietako saioko irabazlea. Talde mailan berriz,  San Migel A doa buruan eta adinari dagokionez, Mateo Guenaga nagusien artean, Udai Zelaia (9 txirlo) gazte mailan, Kepa Rodrigez ( 2 txirlo) alebin mailan eta Josu Urkia (2 txirlo) benjaminetan daude sailkapenaren aurrean. Azken jardunaldi biak erabakigarriak izango dira, beraz.

Bergarako San Joxepeko saioa. Argazkia: Mikel Urkia/MX3T

Bergarako San Joxepeko saioa. Argazkia: Mikel Urkia/MX3T

Izena, beti bezala, saioaren egunean bertan eman behar da, azken tiralariak tiraldi guztiak bota orduko. Hiru tiraldi egiteko aukera edukiko dute bolariek. Oraingoan ere, sariak egongo dira: lehenengoa gelditzen denak 65 euroko saria jasoko du, bigarrenak 50 eurokoa, hirugarren sailkatuak 35 eurokoa, laugarrenak 20 eurokoa, bosgarrenak 10 euro jasoko ditu, eta seigarren sailkatuak oparia.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend