Kepa Arrizabalaga eta Iñigo Martinez Espainiako selekzioaren hurrengo bi partiduetarako deitu dituzte

Kepa Arrizabalaga eta Iñigo Martinez ondarrutarrek Luis Enrique Espainiako futbol selekzio absolutuko hautatzailaren deia jaso dute. Ingalaterrako Chelsea taldeko atezaina eta Athletic Clubeko atzelaria Kroaziaren eta Bosnia eta Herzegovinaren aurkako norgehiagokak jokatzera deitu dituzten 24 jokalarien artean daude.

Kroaziaren aurkako partidua azaroaren 15ean 20:45ean jokatuko dute Zagreb-eko Maksimir estadioan eta Bosnia eta Herzegovinaren aurkako neurketa, berriz, azaroaren 18an 19:45ean jokatuko dute Las Palmasko Gran Canaria estadioan.

Honakoa da Luis Enriquek gaur [azaroak 8] ezagutara eman duen zerrenda:

  • Atezainak: De Gea, Kepa eta Pau Lopez.
  • Atzelariak: Jonny Otto, Azpilikueta, Llorente, Ramos, Mario Hermoso, Iñigo Martinez, Gaya eta Jordi Alba.
  • Erdilariak: Busquets, Fornals, Brais, Sergi Roberto, Saul, Ceballos eta Rodri.
  • Aurrelariak: Suso, Rodrigo, Iago Aspas, Morata, Isco eta Asensio.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend