Ondarroa Arraun Elkarteak emakumezkoen trainerua uretaratzeko saiakera egingo du

Ondarroa Arraun Elkarteak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, emakumezkoen traineru propioa uretaratzeko saiakera egingo du. Erabakia, hain zuzen, elkarteak duen neska kopurua ikusita hartu dute. “Ondarroaren izena han-hemenka zabalduko duen emakumezkoen trainerua uretaratzeko saiakera egingo dugula adierazi nahi dizuegu. Lortuko dugun edo ez, denborak esango digu, baina hau aurrera eramateko lanean hasiak garela adierazi nahi dizuegu. Guztion artean proiektu garrantzitsu eta historiko hau aurrera aterako dugulakoan gaude, pausoak finkatuz”.

Azken bi urteetan Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartearekin elkarlanean Lea-Artibai izenarekin emakumeekin osaturiko trainerua uretaratu du talde ondarrutarrak; arraunlariek zein elkarteak esperientzia oso positiboki baloratzen dutela agertu dute. “Isuntzari eskerrak eman nahi dizkiogu izandako jarreragatik. Orain arte gure alboan izan ditugun lekeitiarrei onena opa diegu eta espero dugu uretan elkarren aurka aritzeko aukera izatea”. Ondarroako taldeak, gainera, Cikautxoren babesa ere eskertu nahi izan du, “bera gabe ezinezkoa izango litzateke Lea-Artibai proiektua aurrera eramatea”.

Proiektua aurrera ateratzeko lanean ariko diren entrenatzaileak ere ezagutara eman dituzte. Nagore Osoro Larrañaga eta June Aranbarri Gomez izango dira ardura hori edukiko dutenak. “Taldearen gaztetasunari Nagorek eta Junek arraun munduan duten esperientzia lagungarri izango izango delakoaren iritzia dugu”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend