Erein argitaletxeak gaur [azaroak 9] egin du aurkezpena, Donostiako Udal Liburutegian. Ondokoek parte hartu dute aurkezpen ekitaldian:
Ane Labaka Mayoz testuaren egilea,
Malen Amenabar Larrañaga ilustrazioen egilea,
Josune Baskaran lehiaketa antolatzen duen Markina-Xemeingo Udaleko Parekidetasun zinegotzia eta
Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko ordezkaria.
Liburua salgai dago, 15 eurotan. Ezpainetakoa narrazio kronologiko batek eta tartekaturiko hausnarketa etenek osatzen dute; collage moduko bat osatuz dago idatzita. “Narrazio kronologikoa lehen pertsonan dago idatzita, egilearentzat biluzte ariketa moduko bat da, kontakizun intimoa eta gorputzetik idatzia”.
Amenabar eta Labaka
Txakur Gorria Sormen Kolektiboko kideak dira, eta duela hiru urtetik ari dira beste bi kidegaz batera eskuz esku lanean. “Kasu honetan ere lotura horrek lagundu du testua eta irudia hobeto ezkontzen, eta ilustratzaileak ahalegin berezia egin du hitzak bere horretan irudikatu bharrean beste interpretazio moduko bat gehitzen”.
HONEKIN LOTUTA: Markina-Xemeinen egindako aurkezpena
Ezkerretik eskumara: Josune Baskaran, Ane Labaka eta Malen Amenabar. Argazkia: Erein
Ane Labaka Mayoz (ezkerrean) eta Malen Amenabar. Argazkia: Erein.