Gaur [azaroak 9] iluntzeko haize ufada handien eraginez Nasa Kaleko 13. atariko obretako aldamioaren estalkia airean ibili da. Atariko bizilagunek HITZAri agertu diotenez, aldamioa eta eraikina euritik babesteko ipinitako estalkia zarata handia egiten hasi da, eta aldamioan kalterik ez eragiteko suhiltzaileei deitu diete.
Suhiltzaileak bertaratu, eta estalkia moztu ostean, kendu egin dute. Bizilagunek adierazi dutenez, ordubete inguruan aritu dira suhiltzaileak bertan lanean. “Eraikinean konponketak egiten ibili direnek esan zigutenaren arabera, datozen egunotan kenduko dute aldamioa ere”.
Suhiltzaileak eraikineko estalkia kentzen. Argazkia: Hitza