Elkarlanaren urteurrena
15 urte bete ziren domekan LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAren 1 zenbakia argitaratu zenetik. Urteurren eguna ospatzeko, ate irekien jardunaldia egin zuen HITZAk Markina-Xemeinen daukan bulegoan.Ateak zabal-zabalik. Horrelantxerik ospatu zuen HITZAko la...
15 urte bete ziren domekan LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAren 1 zenbakia argitaratu zenetik. Urteurren eguna ospatzeko, ate irekien jardunaldia egin zuen HITZAk Markina-Xemeinen daukan bulegoan.
Ateak zabal-zabalik. Horrelantxerik ospatu zuen HITZAko lantaldeak LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAren 15. urteurrena. Ekitaldi xumea izan zen, eta han egon ziren bateko eta besteko herritarrak eta udal ordezkariak.HITZAk Markina-Xemeinen daukan bulegoa ezagutzeko aukera eduki zuten parte hartzaileek; egunkariaren artxiboan arakatzeko tartea hartu zuenik ere egon zen. Ostean, Herribixi kooperatibako kideek urteurrenari lotutako antzelan txiki bat eskaini zuten. Umorea oinarri hartuta, Herri eta Bixi-k barre algarak aterarazi zizkien bildutakoei.
Sorrera gogoratuz
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu HITZAko zuzendariak komunikabidea zergatik sortu zen gogorarazi zuen. «Gure herrietan gertatzen denaren berri euskaraz emateko jaio zen HITZA, euskaraz bizi garelako eta euskaraz bizi nahi dugulako». Egunkaria eskualde izaeradun lehen egitasmoa izan zela eta urteak igaro ahala herrien arteko kohesioa lortu duela azpimarratu zuen. «Eragile, babesle zein erakunde guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Aurrerantzean ere ondoan beharko zaituztegu» .
Urteurren bideoa ikusi eta zer edo zer jan eta edateko aukera ere eduki zuten bertaratutakoek.