Ospitalean jarraitzen du labana sartu ondoren jipoitu zuten gizonak
Gurutzetako ospitalean jarraitzen du domeka goizaldean Lekeitioko gazte bati labana sartu ondoren jipoitu zuten gizonak.Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasotzailea mespretxuz zuzendu zitzaion emakume bati eta beragaz zegoen gaztea haren defentsa...
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasotzailea mespretxuz zuzendu zitzaion emakume bati eta beragaz zegoen gaztea haren defentsan azaldu zenean labankadak eman zizkion. Horren ostean, lagun talde bat gerturatu, eta erasotzailea jipoitu omen zuten. Gizonezkoa ospitalera eraman zuten larri, ustezko lesio delitua leporatuta. Ikerketa zabalik daukatela azaldu du Herrizaingo Sailak.