Bizikidetza eta kulturaniztasunean bizi
Zazpigarren urtez, Bizilagunak egitasmoa egin zen Euskal Herriko hainbat txokotan, domekan. Berriatuan bigarren urtez jarraian egin dute, eta bazkaldu aurretik talde argazkia atera zuten plazan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 58 nazionalitateko 2.542 p...
Zazpigarren urtez, Bizilagunak egitasmoa egin zen Euskal Herriko hainbat txokotan, domekan. Berriatuan bigarren urtez jarraian egin dute, eta bazkaldu aurretik talde argazkia atera zuten plazan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 58 nazionalitateko 2.542 pertsonak bat egin dute aurten egitasmoagaz. Berriatuan aurreko urteko kopurua bikoiztu dute, eta parte hartzaile batzuek errepikatu egin dute. Hain zuzen, egitasmoa sortu zenetik asko eta asko dira urtero errepikatzen dutenak.