ETX kultur elkarteak talo ikastaroa emango du Etxebarrian
Aurten ere taloa egiten erakutsiko dute ETX kultur elkarteko kideek. Zapatuan jarri dute hitzordua, herriko frontoiko kantxan. Aurreratu dutenez, ordubete inguru iraungo du ikastaroak, eta ondoren, askaria egingo dute prestatutako janariagaz. «Txorizo...
Ikastaroa doakoa izango da, eta antolatzaileek eramango dituzte taloak egiteko osagai guztiak. «Parte hartzaileek ondo pasatzeko gogoa besterik ez dute beharko». Ekimena batez ere umeei begira antolatu dute, baina edozeinek parte hartu dezakeela azaldu dute. Ikastaroa 17:00etan hasiko da, eta 18:00etan dastatuko dituzte guztien artean egindako taloak.