Gaztetxoei zuzendutako Bertso Paper Lehiaketa antolatu dute
Hirugarren urtez, Gaztetxoen Bertso Paper Lehiaketa antolatu dute Hemen Be Bai merkatari elkarteak, Markina-Xemeingo Udalak, Euskara batzordeak eta Markina Xemeingo Bertso Eskolak. Orain arte nagusien kategoria egon den arren, aurten LH5etik DBH4ra art...
Merkataritza txikia eta euskara gaitzat hartuta, bertsoak osatu eta lehiaketara aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Antolatzaileek azaldu dutenez, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek bertsolaritza irakasleagaz osatu dituzte koplak taldeka. DBH 1 eta 2 mailetakoek eta DBH 3 eta 4 mailetakoek, berriz, euren kontura egin eta udala@markina-xemein.eus helbidera bidali behar dituzte, izen-abizenak eta maila zehaztuta, barikua orduko. Sariak azaroaren 23an banatuko dituzte, 20:30ean, Kontzekupean.