Antzerkiaz Blaik publiko guztiarentzako eskaintza dakar
Bihar hasiko dira Mutrikun Antzerkiaz Blai antzerki jardunaldiaren saioak. Orain arte modura, aurten ere adin tarte guztietako herritarrentzako eskaintza jaso dutela esan du udaleko kultura teknikariak. Saio guztiak Zabiel kultur etxeko ganbaran izango...
Biharko eta azaroaren 25eko emanaldiak 16 urtetik gorakoentzako izango direla esan dute. Besteak, ostera, haurrentzako edo publiko guztiari zuzendutakoak direla zehaztu dute.
Aurten, arazo batzuk tarteko, Mutrikuko Goizeko Izarra antzerki taldeak ez du emanaldirik eskainiko. Akelarre antzerki taldeak, aldiz, bi egunetan eskainiko ditu emanaldiak. «Akelarre taldean ume eta gazteak badaude ere, abenduaren 1eko eta 15eko emanaldietan 6 urtetik 14 urtera artekoek parte hartuko dute», azaldu du Marisa Martinez Akelarre antzerki taldeko arduradunak.
Bi egunetan, Akelarrekoek hiruna antzerki eskainiko dituzte. «Abenduaren 1ean taldeko txikienek eskainiko dute saioa, eta abenduaren 5ean DBH3koek». Martinezek aurreratu du Akelarrek eskainiko dituen antzezlanak adin guztietako herritarrei zuzenduta egongo direla.