Talako Txirritxa kaleko aparkalekuko lanak hasiko ditu Bermeoko Udalak
Aste honetan hasiko dira hobetze lanak egiten, eta sei asteko iraupena izatea aurreikusi dute. Obrak Udal Gobernuaren eta EAJren artean adostutako akordioaren emaitza diraBermeoko Udalak Talako Txirritxa kaleko aparkalekuan lanak egingo ditu. Aste hone...
Aste honetan hasiko dira hobetze lanak egiten, eta sei asteko iraupena izatea aurreikusi dute. Obrak Udal Gobernuaren eta EAJren artean adostutako akordioaren emaitza dira
Bermeoko Udalak Talako Txirritxa kaleko aparkalekuan lanak egingo ditu. Aste honetan hasiko dituzte, eta sei asteko iraupena edukiko dute.Lan horien berri Irune Ormaetxea Bermeoko Urigintza zinegotziak eta Aritz Abaroa EAJ udal taldeko bozeramaileak eman dute. Izan ere, lan horiek Udal Gobernuaren eta EAJ udal taldeak Ondasun Higiezinen Gaineko zergaren tipoa onartzerakoan adostutako akordioaren emaitza dira.
Udalak azaldu duenez, obrekin gaur egun dagoen aparkalekuaren egoera hobetzea bilatuko dute, batez ere segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko helburua izanik. Hori lortzeko, gaur egun kalea zeharkatzen duen espaloia luzatuko dute. Guneko argiteria ere hobetuko dute, eta horretarako kaleargi berri bat jartzea aurreikusi dutela adierazi dute.
Udal Gobernuak eta EAJk onartutako akordioaren barne, Txirritxa kaleko lanekin batera Talan irisgarritasuna bermatzeko lan gehiago egin dituztela azaldu dute. Urtarrilean, Talako Andra Mari kalean espaloi berri bat eraikitzeko lanak hasi zituzten, Tonpoirako bidean, hain zuzen ere, beheko kalera doan bideko iriste erraztasuna hobetu ahal izateko.
Zehaztu dutenez, espaloiak bi metroko zabalera dauka, eta hormaren kontra ezarri dute. Espaloia jarri ondoren, toki horretan iriste erraztasuna bermatzeko beste ekintza osagarri batzuk egin dituzte: adibidez, Talako Andra Mari kaleko behe aldean dauden eskailera zaharrak eskailera berriengatik ordezkatu dituzte. Horregaz baera, baranda berria jarri eta zebrabide irisgarria egin dute, espaloi berritik beste aldeko espaloira pasatzen dena. Irisgarritasuna hobetzeagaz batera, jaitsiera horretan argiteria hobetu dute.
Horrez gain, euri urak batzeko sistema egindako lanetara egokitu eta Talako Andra Mari kaleko behe aldean errepidea zabaldu dute.
Bizi kalitatea hobetuz
Ormaetxeak obra horien aurrekontuari buruzko datuak eman ditu. Zehaztu duenez, lanek 106.389 euroko kostua eduki dute denetera. «Lan horiek herritarren eta bereziki Talako bizilagunen bizi kalitatea hobetzen lagunduko dute. Izan ere, iriste erraztasuna eta segurtasuna hobetuko dituzte, eta hori da gure lehentasuna».
Abaroaren berbetan, argi geratu da lortutako akordioak oso positiboak direla herriarentzat eta bermeotarrentzat. «Akordio honekin hemendik aurrera ere lanean jarraituko dugu Zarragoitxi, Itsasbegi eta Iparragirre auzoetarako mahai gainean ipini ditugun konpromisoak gauzatzeko eta herritarrei emandako berba betetzeko».