Gernikak aurtengo lehen garaipena lortu du Urbietan
Lander Torrealdai kapitainak sartu du partidako gol bakarra. Jokalarien senideek animoak eta babesa eman dizkiete aldagelan neurketa baino lehenGernikak hainbeste desiratutako garaipena lortu zuen zapatuan Urbietan Real Sociedad B taldearen aurka jokat...
Lander Torrealdai kapitainak sartu du partidako gol bakarra. Jokalarien senideek animoak eta babesa eman dizkiete aldagelan neurketa baino lehen
Gernikak hainbeste desiratutako garaipena lortu zuen zapatuan Urbietan Real Sociedad B taldearen aurka jokatu zuen partiduan, 1-0.13. jardunaldia jokatu zuten zapatuan gernikarrek, eta ordura arteko bolada txarrari amaiera ematea lortu zuten Urtzi Arrondoren mutilek. 12 jardunalditan sei puntu zituzten bakarrik, beste hainbeste berdinketa eta porrotekin.
Partida hasieratik nabaritzen zen berdegunean zegoen tentsio handia, eta horregatik lehen zatian atzelariek aurrelariek baino lan hobea egin zuten, eta ez zen aukera garbiegirik ikusi. Bigarren zatiaren hasiera ere lehenengoaren antzerakoa izan zen. Gernikarrek intentsitatea apur bat igo zuten orduan, eta Abaroak bi aukera izan zituen markagailuan aurrea hartzeko
Baina etxeko bi mutilen arteko jokaldi bati esker hartu zuten aurrea Gernikak. 67. minutuan Gorka Larruzeak ezker hegaletik egindako erdiraketa bat buruz errematatu zuen Lander Torrealdai kapitainak, eta sareetara bota zuen, arratsaldeko gol bakarra markagailura igoaz. Eztanda egin zuen orduan Urbietako harmailak, eta denboraldiko lehen garaipena geroz-eta hurbilago ikusten zuten etxeko zaletuek. 10 minutu lehenago, Pardeiro Puente epaile asturiarrak etxekoen entrenatzailea egotzi zuen 57. minutuan protesta egiteagatik. Partida amaieran, epaileak berak aktan aitortutakoaren arabera, «bere jarrerarengatik barkamena eskatzera joan zen Urtzi Arrondo» epailearen aldagelara.
Senideen babesa
Jokalariak beroketa ariketak egitetik itzuli zirenean, berdegunera jauzi egin aurretik, Gernikako arduradunek prestatutako ezustekoa aurkitu zuten Urbietako etxekoen aldagelan: jokalarien senideak zeuden euren zain.
Senideek txaloka hartu zituzten jokalariak aldagelan, eta Urtzi Arrondok zelaira ateratzen zirenean une on zein txarretan, gozatzen daudenean eta erortzear daudenean, beraien alboan egoten diren senideetaz gogoratzeko esan zien: «Gure bizitzetako motorra dira. Ez gara bakarrik hamaika jokalari zelairatuko, gaur denok babestuko gara. Benetan berezia da gaur bizitakoa. Bizitzak ematen dituen momentu magiko horietako bat. Plazer bat familia honen parte izatea». Horrela eskertu nahi izan zuen entrenatzaile goierritarrak zapatuan bizitakoa.