Hizkuntz politika eraginkorragoa eskatu dute mahai inguruan
Eider Guenaga zaldizkoa, Sarai Larrinaga atleta, Amets Txurruka txirrindularia eta Ricardo Alberdi puntista euskaraz eta kirolaz aritu dira Euskaraldiaren baitanEider Guenaga zaldizkoa, Sarai Larrinaga korrikalaria, Amets Txurruka txirrindularia eta Ri...
Eider Guenaga zaldizkoa, Sarai Larrinaga atleta, Amets Txurruka txirrindularia eta Ricardo Alberdi puntista euskaraz eta kirolaz aritu dira Euskaraldiaren baitan
Eider Guenaga zaldizkoa, Sarai Larrinaga korrikalaria, Amets Txurruka txirrindularia eta Ricardo Alberdi puntista kirol ibilbidean euskaraz jarduteko izan dituzten erraztasunez eta zailtasunez mintzatu ziren barikuan, Etxebarriko Kultur Aretoan. Ondorio nagusi bat atera zuten: hizkuntz politika indartsuago bat behar dela, euskaraz jardun nahi bada.Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenaren baitan antolatutako mahai inguruan bildu ziren herriko lau kirolariak. Erroturik dauden kiroletan kirolariek euskaraz aritzeko aukera gehiago dituztela utzi zuten agerian, txirrindularitzan eta zesta-puntan kasu. Ikas material asko eta asko oraindik gaztelaniaz dagoela, eta irakasle bakoitzaren esku geratzen dela euskaratzea; zaldi mundua horren adibide. Bizkaian Lea-Artibaitik kanpo euskaraz aritzea ez dela erraza, kirola edozein dela ere, eta hori uste baino gertuago gertatzen dela, Durangaldean, adibidez. Gaur egun, orain 20 urte baino euskara gehiago entzuten dela orokorrean; euskarak badaukala interesa…
Kirolean eta gainerako alorretan euskaraz aritzeko, hortaz, bitarteko gehiago eskatu zituzten;bitarteko gehiago euskaraz ikasi ahal izateko, euskaraz aritzeko, euskaraz komunikatzeko, federazioen barne antolaketa eta funtzionamendua euskaraz izateko, benetako kontzientziazioa lortzeko… «Euskal federazioak Espainiakoei lotuta gaude oraingoz, badago hori aldatzeko mugimendu bat, baina euskaldunak haien erabakien menpe gaude gaur gaurkoz», adierazi zuen Amets Txurrukak.
Herritar batzuek ere erakundeei eskatu zien euskararen normazilazioaren aldeko lan eraginkorra egitea.