II. Odoloste Egunak giro ederra ekarri du Markina-Xemeinera
Beti Jai jubilatuen elkarteak antolatutako ekitaldi gastronomikoak jendez bete du elkartearen egoitza aurreko plazatxoa. Eskari handia eduki dute odoloste pintxo eta sokekEgunetan egindako lanak erantzun ezin hobea eduki zuen zapatuan. Beti Jai Jubilat...
Beti Jai jubilatuen elkarteak antolatutako ekitaldi gastronomikoak jendez bete du elkartearen egoitza aurreko plazatxoa. Eskari handia eduki dute odoloste pintxo eta sokek
Egunetan egindako lanak erantzun ezin hobea eduki zuen zapatuan. Beti Jai Jubilatuen elkarteak 150 odoloste korda prest zituen (150 kilo), eta 12:30ean hasita, elkarte aurreko plazan jarritako mahaiak jendez bete ziren.Ahalik-eta odoloste goxoenak egin nahi zituzten, eta hala zeuden; goxo-goxoak. Ezin zitekeen beste modu batera izan, 780 porru, 84 kilo tipula, 4 kilo gatz, 35 kilo koipe eta 25 litro odol eta maitasun guztiagaz eginda zeuden eta. Nahi zuenak odoloste osoak erosteko aukera ere eduki zuen, eta asko izan ziren pieza osorik eroan zutenak, gehientsuenak, elkartekideek azaldu zutenez.
Jan-edanerako ezeze, dantzarako tartea ere hartu zuen jendeak. Itziarko Jon Ostolaza eta haren taldeak erromeria eskaini zuen, eta bikote bat baino gehiago animatu zen gorputza astintzera. «Aurten, ekintza gastrononikoari musika gehitu nahi izan diogu, eta sortu den giroa ezin hobea izan da». Jose Alberdi Beti Jairen presidentea pozik zegoen jendearen erantzuna ikusita: «Iaz modura, aurten ere jende asko etorri da. Eguraldiak ere lagundu digu, eta oso pozik gaude».