Lander Odiaga markina-xemeindarra, Bizkaiko bolari onena
Lea-Artibaiko partaideek maila handia erakutsi dute Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketan. Joan den zapatuan erabaki zen txapelketa Elgoibarko San Migel auzoko bolatokian, eta Markina-Xemeingo Hiru Txirlo taldeko (MX3T) Olatz Jimenez em...
23 txirlo botata, Anjel Ibarluzea elgoibartarrak jantzi zuen Euskal Herriko txapela. Sailkapenaren aurrean ailegatu zen San Migel taldeko bolaria azken tiraldira, eta ez zuen hutsik egin. Elgetako Sebastian Aranzabal (19 txirlo) eta San Migelgo Unai Loiola (19 txirlo) izan dira sailkapen orokorrean bigarrena eta hirugarrena. Emakumeen artean, berriz, Asola Berriko Olaitz Rodriguez (7 txirlo) eta MX3T taldeko Nerea Jimenez (7 txirlo) geratu dira bigarren eta hirugarren.
Gainerako mailei dagokienez, gazte mailan, Udai Zelaia (Iruzubieta) izan da irabazlea; alebin mailan, Kepa Rodriguez (Asola Berri) eta benjaminetan, Josu Urkia (MX3T). Nagusiei dagokienez, Felix Gomez (Asola Berri) izan da onena 17 txirlo botata. Juan Luis Rodrigez (Asola Berri) eta Antonio Ibarluzea (Iruzubieta) geratu dira ondoren, 16 eta 15 txirlogaz. Bikoteen kategorian, ostera, Xabier Loiola eta Angel Ibarluzea izan dira txapeldunak (41 txirlo); Asola Berri taldeko Felix Gomezek eta Beñat Gomezek (32 txirlo) eta MX3T taldeko Mikel Urkiak eta Lander Odiagak (31 txirlo) osatu dute bikotekako podiuma. Taldeetan, San Migel A nagusitu da, 89 txirlogaz; Mx3T Bk bigarren egin du (59 txirlo) eta Asola Berri Ak (52 txirlo) osatu du podiuma.
MX3T taldea zoriondu egin dute betiko bolariek. «Gure kirolak aurten egin duen gorakadagatik eta garaikurren berezitasunagatik, gure kirolera pertsonalizatu ditugulako».