Lur Korta ipuin kontalariaren saioa egongo da Ispasterren

Lur Korta ipuin kontalariak Aurorita eta Otsoz otso ipuinak kontatuko ditu Ispasterko udal liburutegian datorren martitzenean [azaroak 27]. 17:30ean hasiko da Ispasterko Udalak antolatutako emanaldia eta 50 bat minutuko iraupena edukitzea aurreikusten dute antolatzaileek.

Ekintzan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea eta horretarako azken eguna azaroaren 22a izango da; udaletxean bertan edo 946 84 29 99 telefono zenbakian. Nabarmendu nahi izan dute Ispasterren erroldatutakoek edo Ispasterko eskolan matrikulatutakoek lehentasuna edukiko dutela.

Lur Korta ipuin kontalaria. Argazkia: Lur Korta/Facebook

Lur Korta ipuin kontalaria. Argazkia: Lur Korta/Facebook

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend