Ondarroa Arraunek banderak bedeinkatu ditu
Ondarroa Arraun Elkartea osatzen duen lantaldea zapatuan batu zen ekitaldi berezian. Usadio zaharrei jarraituaz, azken bi denboraldietan irabazi dituzten sei banderak bedeinkatu zituen aita Jose Marik Antiguako Ama baselizan.Honako banderak bedeinkatu ...
Honako banderak bedeinkatu zituzten, hain zuzen: 2017ko Bermeoko azokako bandera bateletan (alebin neskak), 2018ko Bizkaiko txapelketa bateletan (alebin mutilak), 2018ko Bizkaiko eta Euskadiko txapelketa bateletan (neska txikiak), 2018 Portugaleteko traineru jaitsiera (nagusiak mutilak) eta 2018ko Ondarroako Antiguako Ama traineru bandera (nagusiak mutilak).
Elizkizuna amaitu ondoren, ospakizunei jarraipena eman zieten kategoria guztietako arraunlariek. Arraun taldeko gazteenek talde argazkia atera zuten frontoian banderak eskuetan zituztela. Eguna borobiltzeko, gainera, Beikozini jatetxean bazkaritan batu ziren arraunlariak, zuzendaritza taldekoak, entrenatzaileak eta elkarteko laguntzaileak. Denetara, 155 lagun batu ziren bi urtetik behin egiten duten bazkarian.