Yaalah elkarteak Sahararen aldeko zozketako zenbaki sarituak jakitera eman ditu
Sei sari zozkatu dituzte. Irabazleek hilabeteko epea daukate txartel irabazlea aurkezteko. Zozketagaz atera duten diru guztia Bir Ganduz proiektua burutzeko erabiliko dutela esan duteOndarroako Yaalah elkarteko kideek Sahararen aldeko elkartasun zozket...
Sei sari zozkatu dituzte. Irabazleek hilabeteko epea daukate txartel irabazlea aurkezteko. Zozketagaz atera duten diru guztia Bir Ganduz proiektua burutzeko erabiliko dutela esan dute
Ondarroako Yaalah elkarteko kideek Sahararen aldeko elkartasun zozketa egin zuten zapatu eguerdian, Alamedan; sei sari banatu dituzte.Zozketagaz atera duten dirua zertarako erabiliko duten ere zehaztu dute elkarteko kideek. «Zozketa honetan atera den diru guztia azaroaren 30ean Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuetara doazen herritarrek Bir Ganduz 2018 proiektua burutzeko izango da. Eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guzti-guztioi».
Saritua izan den zenbakiaren jabeak zozketa egunetik hilabeteko epea edukiko du elkarteagaz harremanetan jartzeko, 628 98 68 39 telefono zenbakira deituta edo yaalahelkartea@gmail.com helbidera idatzita.
Epe horretan zenbaki saritua daukan txartelaren jabea ez balitz agertuko, saria ordezko zenbakiarentzat izango litzatekeela esan dute elkartekoek.