Bidegurenek udalaren kudeaketaren berri emango du martitzenean
Idurre Bideguren Bermeoko alkateak udal kudeaketari buruzko azalpenak emateko agerraldia egingo du Nestor Basterretxea Aretoan, martitzenean.19:30etik aurrera, azken hilabeteetako balorazioa egin, eta udal gobernuak martxan jarritako proiektuei eta aur...
19:30etik aurrera, azken hilabeteetako balorazioa egin, eta udal gobernuak martxan jarritako proiektuei eta aurreikusten dituzten ekimenei buruzko informazioa helaraziko die bertan bildutakoei. Horiek euren iritzia eman, eta galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute.
«Herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta gestioari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa izatea da hitzaldiaren helburua. Bermeotar guztiak gonbidatzen ditugu agerraldian parte hartzera, Bermeo, gure herria, denon artean eraikitzen jarraitzeko», adierazi du Bidegurenek.