Mendi Jardunaldien lehen saioa egingo dute martitzenean
Goi-Zale Mendi Taldeak Gernika-Lumoko 26. Mendi jardunaldiak egingo ditu datorren astean, Elai-Alai aretoan. Sarrera doakoa da.Martitzenean (azaroak 27) egingo dute lehenengo saioa, eta Islandiako handiena den Vatnajokull glaziarra (Europako bigarren h...
Martitzenean (azaroak 27) egingo dute lehenengo saioa, eta Islandiako handiena den Vatnajokull glaziarra (Europako bigarren handiena) dute hizpide, Luis Migel Egiluzekin. 19:30ean hasita, Odisea en Vatnajokull hitzaldia emango du alpinista eta eskalatzaileak. Egiluz suhiltzailea da, eta bere esperientziaren berri ematen du Youtuben daukan kanalean. Mendi eta glaziarrei buruzko datuak (zailtasunak, materialak…), erreskateei buruzko azalpenak edota formakuntzagaz lotutako informazioa ematen du bertan.
Eguenean (azaroak 29), berriz, Gailur ametsa. Bigarren zapatuko 25. urteurrena izenpurupean solasaldia egingo dute Pedro Duranagaz, Javier Alvarezegaz eta Juango Apraizegaz batera, 19:30etik aurrera.