Maddi Bereziartuak eta Sara Asenjok irabazi dute DBHko Markina-Xemeingo Gaztetxoen Bertso Paper Lehiaketa

Hemen Be Bai merkatari elkarteak, Markina-Xemeingo Udalak, Euskara batzordeak eta Markina Xemeingo Bertso Eskolak antolatutako III. Gaztetxoen Bertso Paper Lehiaketako sariak banatu zituzten bariku [azaroak 23] iluntzean Markina-Xemeingo kontzekupean, Euskaraldiari hasiera emanez. Banaketak jakinmina eragin zuen, batez ere, parte hartzaileen artean. Gaztetxo ugari batu ziren irabazleak zeintzuk izango ziren jakin nahirik. Maddi Bereziartua eta Sara Asenjo izan dira DBHko irabazleak.

III. Gaztetxoen Bertso Paper Lehiaketako sarituak

III. Gaztetxoen Bertso Paper Lehiaketako sarituak.

Orain arte nagusien kategoria ere egon den arren, aurten LH5etik DBH4ra arteko gazteei zuzendu diete ekimena. Maila horretako ikasleek koplak egin dituzte taldeka. Eta denek eduki zuten saria. Horrela, 11 taldeetako partaideak igo ziren oholtzara agendak eta merkatari elkartearen dendetan gastatzeko bonuak jasotzeko. DBH 1 eta 2 mailetako eta DBH 3 eta 4 mailetako parte hartzaileek, berriz, 3 bertso aurkeztu behar zituzten 8ko handian edo txikian.

Hauek izan ziren DBHko sarituak:

DBH 1-2

  1. Maddi Bereziartua
  2. Ziara Larrinaga
  3. Ariane Sololuze
  4. Amaiur Galdos

DBH 3-4

  1. Sara Asenjo
  2. Sarai Larrinaga

Sari banaketaren ostean, Txorixe Bideoakeko Josu Arratek Markina-Xemeingo talde eta elkarteen parte hartzeagaz egin duen Euskaraldiaren bideoa eman zuten.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend