Immigrazioari buruzko hitzaldia eskainiko dute Mutrikun
Euskadi eta Mutrikuko jatorri atzerritarreko immigrazioa: mito eta errealitateak (inmigrazioari buruzko zurrumurruak) hitzaldia eskainiko dute eguenean (azaroak 29), 19:00etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Hitzaldia Gorka Moreno Ikuspegi inmigrazioaren behatokiko zuzendariak eskainiko du. Moreno soziologoa eta EHUko irakaslea ere bada.
“Hitzaldian immigrazioaren inguruko errealitate eta pertzepzioen inguruan hitz egingo dugu; fenomeno horren inguruan dauden mita eta errealitateak jorratuko dira”.