Lea Artibai Ikastetxeak
formakuntza berezi bat jarri du martxan gaur [azaroak 27], lan merkatuan barneratzeko zailtasunak dituzten Lea-Artibaiko biztanleei laguntzeko asmoz. Azaldu dutenez, formakuntza programa lanean ez dauden edota hezkuntza edo formazio sistemen baitan ez dauden gazteen enpleagarritasuna indartzea helburu duen
proiektu singularraren baitan kokatzen da. «Nagusiki Lanbidek diruz lagundutako proiektu hau, Eika eta Maier kooperatibek eta Berriatua, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako udalek ere babestuta dago».
Proiektuan parte hartuko duen taldea. Argazkia: Lea-Artibai Ikastetxea
Enpresek duten ezagutza teknikodun pertsonalaren beharrei erantzunez prestatu du programa Markina-Xemeinen kokatutako Ikastetxeak. “Nagusiki mekanizatua eta muntaiaren arlora bideratutako formazio programa bat garatu dugu”.
Guztira,
eskualdeko 15 lagunek parte hartuko dute programan eta 1. eta 2. mailako Ziurtagiri Profesionalak eskuratzeagaz gain, zeharkako konpetentzietan ere ahaldunduko dira. Horretarako, 2019an bukatuko den prestakuntza teorikoa osatu ostean, parte hartzaileek
200 orduko praktikak egingo dituzte Lea-Artibai eskualdeko enpresetan.