Aretxabaleta lehen garaipenaren bila kantxaratuko da
Andoni Aretxabaleta eta Mikel Urrutikoetxea 2019ko eskuz Binakako Txapelketako lehen garaipenaren bila kantxaratuko dira etzi; Artola eta Marizkurrena II.aren aurka neurtu beharko ditu indarrak Bizkaia frontoian.Aurreko asteko partida tanto bakarragati...
Aurreko asteko partida tanto bakarragatik galdu ostean, dena ematera irtengo da etzi Aretxabaleta. Aurkariak txapelketako liderrak dira oraingoz, eta aurreratu duenez, ez da partidu erraza izango. «Hemen frontoian eurak biak ondo konpontzen dira, eta benetan ere lan asko egin beharko dugu partidua irabazteko».