Txondorra zaintzeko boluntarioak eskatu dituzte antolatzaileek
Xemeingo aparkalekuaren ondoan prestatzen ari diren txondorra zaintzeko boluntarioak behar dituzte antolatzaileek. Jakitera eman dutenez, abenduaren 14an piztuko dute txondorra, eta astebete inguru mantenduko dute piztuta. «Piztu ondoren etengabeko ar...
Hiru txanda egongo dira: 06:00-14:00, 14:00-22:00 eta 22:00-06:00. Laguntzeko prest dauden herritarrek udaletxean eman dezakete izena abenduaren 5era arte, bakoitzak egin nahi duen txanda zehaztuta. Abenduaren 12an 19:00etan batzarra egingo da txondorrean, azalpenak jaso eta zalantzak argitzeko.