2019rako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik daukate Markina-Xemeingo taldeek

Markina-Xemeingo kultur eta kirol elkarteek abenduaren 31ra arteko epea edukiko dute 2019rako diru-laguntza eskaera egin eta datorren urtera begira dituzten ekintzak edo programa osoaren proposamenak aurkezteko. Eskaerak eta agiriak udaletxeko harreran entregatu beharko dituzte PDF bihurtuta, USB memoria edo diskete batean, edota mezu bat bidalita udaletxeko helbide elektronikora.

Diru-laguntzak emateko prozedura kasuan kasukoa izango dela jakitera eman dute, eta irizpide batzuk ezarri dituzte eskabideak onartzeko. Hala, euskara, parekidetasuna, autojestioa, beste talde zein udalaren ekintzetan parte hartzea, gazteen artean kultura eta kirola bultzatzea, sormena sustatzea, etorkinak gizarteratzeko ekintzak barne hartzea, balioak bultzatzeko jarduerak barne hartzea eta aurreko urteetan gauzatutako egitaraua eta balantzea kontuan hartuko dituzte.

Era berean, 2018ko udal diru-laguntzak justifikatzeko epea ere 2018ko abenduaren 31n amaituko dela jakitera eman du udalak. Diru laguntzak eskatzeko orria eta xehetasunak Markina-Xemeingo Udalaren webgunean jarri dituzte eskura.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend