Aritz Solabarrieta ondarrutarra, Bilbao Athleticeko entrenatzaile

Athletic Clubek Eduardo Berizzo entrenatzaile kargutik kendu du, eta haren ordez bihartik aurrera Gaizka Garitano izango da talde zuri-gorriaren entrenatzailea. Garitano orain arte Bilbao Athleticeko entrenatzaile izan da, eta lehenengo taldea entrenatuko duenez, aurrerantzean Aritz Solabarrieta ondarrutarra izango da Bilbao Athleticeko entrenatzailea.

Ondarroako Aurrera Kirol Elkartean hasi zen futbolean. 1996an Athletic Cluben sartu zen, eta 2001/2002 denboraldian CD Basconia aritu zen. 2004-2005 denboraldian lehen mailara jauzi egin zuen Athletic Clubagaz; 13 partidu jokatu zituen lehenengo mailan. Zehatz esateko, 2004ko azaroaren 13an debutatu zuen lehen mailan. 2005-2006 denboraldian Eibarren aritu zen, Athleticek utzita. 

2008-2010 urte bitartean Real Jaenen jokatu zuen; bi denboraldietan bigarren mailara igotzeko play off-etan jokatu zuen. Bigarren mailako talde ezberdinetan aritu eta gero, 2013 eta 2015 urte bitartean Ondarroako Aurreran jokatu zuen, nagusien mailan.

2015ean Athleticen talde teknikoan sartu zen.

Aritz Solabarrieta ondarroa athletic

Argazkia: Athletic Club

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend