Gurasoen trebakuntzarako ikastaroak eskainiko dituzte Lea-Artibaiko zazpi herritan

Gurasoen formakuntza helburu hartuta Lea-Artibai Amankomunazgoak ikastaroak antolatu ditu eskualdeko zazpi herritan. Bizitzarako trebakuntza eta autoerregulazioa bezalako gaiak landuko dituzte berbaldietan, bertaratzen diren gurasoek eskatu ditzaketen beste hainbat gaiez gain. Ikastaroak 2-12 urte bitarteko haurren gurasoentzat eta 12-22 urte bitartekoen gurasoentzat izango dira. 12 urtera arteko neska-mutilen gurasoentzako saioak Berriatuan, Etxebarrian, Ispasterren eta Ziortza-Bolibarren eskainiko dituzte. Berriatuan eta Etxebarrian abenduaren 10ean eta 17an eta urtarrilaren 7an izango dira ikastaroak, astelehenetan; Berriatuan bideo gelan eta euskaraz, eta Etxebarrian udaletxeko aretoan eta gazteleraz. Ispasterren eta Ziortza-Bolibarren, ostera, martitzenetan izango dira saioak, abenduaren 11an eta 18an eta urtarrilaren 8an. Ispasterkoak euskaraz izango dira, Iñigo Egiluz gelan eta Ziortza-Bolibarkoak gazteleraz udaletxeko gelan.

12 eta 22 urte bitarteko gaztetxoen gurasoentzako ikastaroak Markina-Xemeinen, Lekeition eta Ondarroan eskainiko dituzte.  Markina-Xemeinen Amankomunazgoaren egoitzan izango dira, gazteleraz, urtarrilaren 15ean, 22an eta 29an eta otsailaren 5ean, 12an eta 19an. Lekeition eskainiko beharrekoak kultur etxeko gelan izango dira, Txitxin tokian, euskaraz; martxoaren 4an, 11an, 18an eta 25ean eta apirilaren 1ean eta 8an izango dira. Ondarroako ikastaroaren saioak Kofradia Zaharrean izango dira urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an eta otsailaren 4an, 11an eta 18an, denak euskaraz.

Ikastaro guztiak 17:00etatik 19:00etara izango dira eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako etxadi@etxadi.org helbide elektronikora idatzi behar da edo Etxadi elkarteko 94 405 15 49 telefono zenbakira deitu.

Gurasoentzako ikastaroak beraien kezkak azaltzeko ere baliatuko dituzte.

Gurasoentzako ikastaroak beraien kezkak azaltzeko ere baliatuko dituzte.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend