Lea Ibarreko 23. briska txapelketa egingo dute Aulestin

Txapelketa jokatzen duten 23. aldia izango da eta aurten ere arrakastatsua izatea espero dute Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko kultur batzordeko kideek. Domekan jokatuko dute txapelketa Aulestiko Ilunzar tabernan. Izena emateko aukera egunean bertan egongo da 16:00etatik 17:00etara eta izen ematea amaitzean hasiko da txapelketa.

Txapelketako jokoak hirukoteka eta bost tantora egingo dira eta taldeko 15 euro ordaindu beharko dute izena ematerakoan. Lehen lau sailkatuentzat egongo dira sariak: lehenengoentzat 315 euro eta garaikurrak, bigarrenentzat 180 euro eta garaikurrak, hirugarren sailkatuentzat 135 euro eta garaikurrak eta laugarrenentzat 75 euro eta txanpaina.

Iazko txapelketan, Amoroton, 19 hirukotek parte hartu zuten eta Markina-Xemeingo Felisa eta Marije eta Amorotoko Karmen izan ziren irabazleak.

leaibarrekobriskatxapelketa

Lea Ibarreko briska txapelketa.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend