Etxelilaren 5. urteurren jaia ospatuko dute abenduaren 14an Ondarroan

2013. urtean ireki zituen ateak Etxelila Emakumin Topalekuak. Aurten bost urte beteko dituela eta, ekitaldi berezia prestatu dute Etxelilak, Berdintasun sailak eta Ondarroako emakumeen udal berdintasun kontseiluak elkarlanean. Ospakizun festa hilaren 14an egingo dute, 18:00etan, Etxelilan bertan.

“Etxelilaren ibilbidea balorean jartzeko jaialdia” izango dela aurreratu dute. Ekitaldiaren hasiera Andrabandak girotuko du,  eta Bea Egizabal Ollokiegi klown feminista izango da aurkezlea. Ekitaldian, gainera, emakume elkarte eta talde feministek ere hartuko dute hitza.

Urteurren borobilaren harira, bestalde, Etxelilari buruzko abestia sortu du Azalera taldeak, Uxue Alberdi Estibaritz bertsolariaren hitzekin eta . Kanta urteurren ekitaldian aurkeztuko dute zuzeneko kontzertu akustiko bategaz, Goretti Serrano Akarregi (Susunkordan taldeko kidea) eta Nerea Larrinaga Sanchez abeslariekin eta Amaia Cabero Saizar dantzariak lagunduta.

Ekitaldi osoan Txakur Gorria taldeko kideek kontaketa grafikoa ere egingo dute ospakizuna irudi bidez jasoz. Urteurrena gogoratzeko, gainera, Txakur Gorria taldeak diseinatutako kartelak eta koadernoak kaleratuko dituzte. Eta ospakizunak iraun bitartean, gainera, Artestura feministak izeneko erakusketa egongo da ikusgai. Ekitaldia brindis batekin amaitzeko asmoa dute, “asko dagoelako ospatzeko”.

Erreferentziazko gunea. Etxelila sortu zenez geroztik erreferentziazko gunea bihurtu da herriko emakumeentzat eta, oro har, mugimendu feministarentzat aterpe bihurtu da. “Emakumeen etxeak parte hartze soziala eta politikoa bultzatzeko espazio feministak dira. Emakumeak politika publikoetan jarduteko, laguntza eta elkartasun sareak sortzeko eta emakumeen ahalduntze prozesuak sustatzeko espazioak dira”.

Rosa Baltar berdintasun teknikariaren iritziz, Etxelila proiektu amaitezina da, “bizirik dagoena eta dinamikoa; eta, aldi berean, emakumeen beharrizan estrategikoetara egokitu behar dena”. Era berean, Etxelilaren izaera parte hartzailea azpimarratu du.

Etxelilaren arduradunak eta erabiltzaileak 5. urteurren jairako deia egiten

Etxelilaren arduradunak eta erabiltzaileak 5. urteurren jairako deia egiten

Bisit Beiro Badiola berdintasun zinegotziak gogorarazi duenez, herriko mugimendu feministaren aldarrikapenei erantzunez jarri zuten martxan Etxelila. “Emakumeentzako espazio bat behar zenez, horren aldeko apustua egin zuen udalak. Orain jarraipena eman behar diogu hasitako bideari”.

Orduz geroztik hainbat jarduera egiten dira Etxelilan. Horietatik garrantzitsuenetako bat Emakumeentzako Jabekuntza Eskola da. Azken bost urteotan 100 ikastarotik gora antolatu dira, eta horietan, 500 emakume inguruk parte hartu dute. Horrez gain, Etxelilak eta Berdintasun sailak elkarlanean, beste hainbat ekintza antolatzen dituzte (hitzaldiak, liburu aurkezpenak, zine forumak…). Erakusketek ere leku nabarmena dute.

Azpimarratu dutenez, Etxelilako jarduera nagusiaren protagonistak parte hartze guneak dira. Honakoak, hain zuzen: Neska Gazteen Txokoa, Literatura taldea, Aringaingan taldea eta Andrabanda Feminista. Hainbat emakume elkartek ere erabiltzen dute espazioa; hala nola, Boga-Boga elkarteak, 7 emakume en movimientok eta Uxu Emakume Taldeak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend