Eleizalde Ikastolako ikasleekin, kazetaritza lanaz
BUSTURIALDEKO HITZAren lantaldea Bermeoko Eleizalde Ikastolan egon da lehenengoz. Papereko edizioaren zein webgunearen nondik norakoez aritu dira kazetariak Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin.Komunikabideekin lotutako edukiak lantzen dituzte ikast...
BUSTURIALDEKO HITZAren lantaldea Bermeoko Eleizalde Ikastolan egon da lehenengoz. Papereko edizioaren zein webgunearen nondik norakoez aritu dira kazetariak Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin.
Komunikabideekin lotutako edukiak lantzen dituzte ikastetxeetan, eta haien egunerokotasuna kazetarien ahotik jasotzeak gertutik ezagutzeko aukera ematen die. HITZA Bermeoko Eleizalde Ikastolan egon da lehenengoz, LH 6ko ikasleei kazetari lana azaltzen.Aurreko barikuan egin zuten bisita. LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA egunkaria nola antolatzen duten, gaiak zelan lantzen dituzten eta BUSTURIALDEKO HITZAren webgunea nola elikatzen duten ikusi zuten ikasleek, kazetarien eskutik. Lehenengo, papereko edizioa arakatu zuten, testu mota eta elementu desberdinak aztertuz. Eta ostean, webgunea ikusi zuten atalez atal; baita bertan ikus daitezkeen argazki galeriak eta bideoak ere.
HITZAn gehien lantzen dituzten testu tipologiez ere aritu ziren. Iritziak, albisteak, erreportajeak eta elkarrizketak ikusi, eta prestatzerakoan dokumentazio lanak duen garrantzia azpimarratu zieten kazetariek.
Edukiak zabaltzeko sare sozialak zelan lantzen dituzten ere azaldu zieten liburutegian batu ziren ikasleei, eta BUSTURIALDEKO HITZA-ren Twitter, Facebook eta Instagram kontuetan biltzen dituzten argazki eta albisteak aztertu zituzten.
Solasaldian oso gustura egon ziren elkarrekin, eta azalpenak entzun bitartean hainbat galdera egiteko aukera eduki zuten ikasleek.