Herri gimnasioa zabalik da berriz Munitibarren, udalak lanak amaitu eta gero

Marraixo Kirol Klubak hartu du gimnasioa zabaltzeko ardura, Munitibarko udalak gimnasoak behar zituen hobekuntza lanak amaitu ostean. Esan dute oraindik ere azken ukitu batzuk behar dituela baina dagoeneko erabilgarri dagoela.

Munitibarko herri gimnasioa. Argazkia: Munitibarko Udala

Munitibarko herri gimnasioa. Argazkia: Munitibarko Udala

Esan dute hainbat aldaketa egin dituztela gimnasioan eta erabiltzaileei ere eragingo dietela zenbait aldaketak. “Orain gimnasioara frontoitik sartu beharko da”. Bestalde urtarrilerako rokodromoa egitea erabaki dute obran egin den bigarren solairuan eta horrek asteburu batzuetan lanak egin behar izatea suposatuko du: “lanei buruzko informazioa zabalduko dugu”.

Lanek irauten duten bitartean bazkideek gimnasioa erabilgarri eduki ez duten egunak bazkidetza epeari gehituko dizkiote. Horretarako eta giltzaren aktibazioa egiteko udaletxera joan beharko da. Frontoiko atean giltz magnetikoa jarriko dute eta bitartean gimnasiora sartzeko beharrezko giltza udaletxean hartu beharko da 1,80 euro ordainduta. Giltz magnetikoa jartzen dutenean hura aktibatzera eta bestea bueltatzera udaletxera itzuli beharko dute erabiltzaileek.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend