Ondarroako Udalak fibrosi kistikoaren aldeko ekimen ibiltaria babestu du

Fibrosi kistikoaren berri eman eta gaixotasuna jendartera zabaltzea helburu duen 2plega2 proiektuaren bultzatzaileak Ondarroara ailegatu ziren martitzen [abenduak 4] iluntzean; Ondarroan geratu ziren lotan. Eta gaur [abenduak 5] goizean, Donostiarantz abiatu aurretik, Arnasa elkarteko kideen eta Ondarroako Udal ordezkarien babesa jaso dute. Udal ordezkariek Ondarroako armarriaren paparrekoa ipini diete.

Ekimen ibiltariaren bultzatzaileek fibrosi kistikoaren berri ematen dute han eta hemen, gaixotasuna jendartear zabaldu, eta geraleku bakoitzean tokian tokiko norbanako, talde, komunikbide zei nikastetxeetan solasaldiak eskainiz. Ekimena bultzatu duten hiru herritar dira Eva Mendoza, Juan Meire eta Pedro de Aramas. Eta diotenez, pozik daude ekimen ibiltariak herritarren harreta bereganatzen duelako. “Hori da gure asmoa, fibrosi kistikoari oihartzuna ematea”.

Arnasa fibrosi kistikoa 2plega2

Argazkia: Ondarroako Udala

Arnasa fibrosi kistikoaren elkarteko kideen berbetan, proiektua “eredugarria” da. “Talde hau zoragarria da. Hain gutxik apiratzen duten gaixotasuna jendartean ezagutaraztea lortzen ari dira. Inongo beharrizanik barik besteei lagundu nahi izatea txalogarria da”.

6.000 kilometro, pedalkadaka. Urriaren 5ean Jerezen (Andaluzia, Espainia) hasi zuten abentura ibiltaria, eta helburua 6.000 bat kilometro egitea da. Ez dute ibilbide zehatzik, baina, Espainiako Autonomia Erkidegoetatik pasatu, eta Vuelta-ko mendate batzuk zeharkatzearen erronka beregain hartu dute.

Ondarroa 2plega2 fibrosi kistiko

Rakel Elu Ongizate zinegotzia, Ondarroako armarriaren paperrekoa ipintzen. Argazkia: Ondarroako Udala.

Gaixotasun hereditario, kroniko eta degeneratiboa fibrosi kistikoa. 5.000 jaiotzetatik bati eragiten dio, eta gehienbat birikietan eragiten du. Muki lodiak sortzen zaizkie birikietan, eta horrek arnasa ondo hartzea eragozten die. Pankrean ere eragina dauka, eta ondorioz, otordu bakoitzarekin entzina pankreatikoak hartu behar dituzte. Horrekin batera, antibiotikoak, bitaminak eta gatza ere hartu behar dituzte.

Fibrosis kistikoa dutenentzat, tratamendua zorrotz betetzeaz gain, egunerokotasunean kirola egitea eta elikadura osasuntsua mantentzea ezinbestekoa da. Arnas fisioterapia ere oso garrantzitsua da eurentzat. Gurasoek ikasten dituzte ariketak, eta urteak aurrera joan ahala, euren kabuz egiten dituzte.

2plega2 fibrosi kistikoa ekimen ibiltari arnasa ondarroa

Udal ordezkariak, Arnasa elkarteko kideak eta ekimen ibiltariaren bultzatzaileak. Argazkia: Ondarroako Udala

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend