Lekeitio Futbol Taldeak 430 euro eman dizkio Lekeitioko Elikagaien Bankuari

Lekeitio Futbol Taldeko arduradunek azaldu dutenez, irailean, Lekeitioko jaietan jokatutako San Antolin txapelketan bildu zuten dirua. Eta txapelketa antolatu zuten momentutik argi zeukaten diru hori Lekeitioko Elikagaien Bankuari bideratu ziotela. “Askotan ez gara konturatzen baina inguruan, oso hurbil, txarto pasaten dagoen jende asko daukagu”, azaldu du Ainhoa Elordi Lekeitio Futbol Taldeko lehendakariak. Herriko Elikagaien Bankuko ordezkariak esker ona agertu die futbol taldeko kideei, eta laguntzen premia edukitzen dutela azpimarratu du. “Urte osoan behar dugu laguntza, eta herritarrak laguntzera animatu nahi ditugu”, dio Marisol Iturraspe Lekeitioko Elikagaien Bankuko arduradunak.

“Txapelketa ikustera ez zen jende askorik ere agertu, baina behintzat 430 euro biltzea lortu genuen. Elikagaien Bankukoak esan zigun eurentzako hori dirutza dela”. Elordik, gainera, herriko gainerako kirol taldeak ere dirua batzeko ekintzak antolatzera animatu nahi izan ditu. “Ez da askorik kostatzen. Gure kasuan arratsalde bateko kontua izan zen”.

Elikagaien Bankuak joan den astean janari bilketa egin bazuen ere, elkarteak urte osoan lan egiten duela gaineratu du Elordik. “Lan asko daukate, eta beharrizana duten guztiei erantzun bat emateko laguntza behar dute. Beraz, herritarrak horrelako ekintza sozialetan gehiago inplikatzera eta parte hartzera gonbidatu nahi ditut”.

Lekeitio Futbol Talde Elikagaien banku

Ezkerretik eskumara: Eli Mendieta Lekeitio F.T.ko lehendakari ohia, Marisol Iturraspe Lekeitioko Elikagaien Bankuko arduraduna eta Ainhoa Elordi Lekeitio Futbol Taldeko lehendakaria. Argazkia: Lekeitio F.T.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend