Mutrikuko Institutuko ikasleen lana aitortu dute aldundiak eta Surfrider-ek

Eguaztenean [abenduak 5], Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean, herritarren lana eta esfortzua aitortzeko ekitaldia egin zuten Donostiako Aquariumean, “ingurumen eta gizarte gaietan ematen duten laguntza eskuzabala nabarmentzeko”.

Ekitaldian, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Surfrider Foundation Europe ordezkaritza espainiarrak herritarrek hondartzak garbitzen egiten duten lana aitortzeko errekonozimendu sariak banatu zituzten. Eta horien artean Mutrikuko Institutuko ikasleak saritu zituzten Mutrikuko Burumendi hondartzan egindako itsas zaborren kontrolean parte hartzeagatik.

Era berean, Geoparkeko boluntarioak, Zumaiena Ikastetxeko ikasleak eta Nagusilan taldekoen lana ere aitortu nahi izan zuten. Guztiei diplomak banatu zizkieten egindako lana eskertzeko.

Boluntarioei saria. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Diplomak jaso zituztenak, Donostiako Aquariumean. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend