Mutrikuko Sokatira Taldeko hiru kirolarik Euskadiko lasto botatze txapelketan parte hartuko dute

Euskadiko Herri Kirol federakundeak antolatuta, Euskadiko lasto botatze txapelketa egingo da zapatuan [abenduak 8], Diman. Bertan, Mutrikuko Sokatira Taldeko Jose Martin Bustinza Tubi-k, Patxi Ituartek eta Ekaitz Salcedok parte hartuko dute.

Txapelketa 18:00etan hasiko da Dimako plazan, eta euria eginez gero, frontoi berrian jokatuko dute norgehiagoka. Mutrikuko taldeko hiru kirolariak honako beste seiren aurka ariko dira: Juan Carlos Lopez, Beñat Obieta, Aitor Rodriguez, Mikel Agirre, Andde Arbenoitz  eta Anthony Govaert.

Hamabi kiloko lasto fardoa garaiera altuenera jaurtitzen duenak lortuko du txapela. Parte hartzaileen artean, Tubi da txapela janzteko faboritoa. Hainbat aldiz irabazi du Euskadiko txapelketa, eta hainbat errekor ere gainditu ditu.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend