Negozio ideia jasangarrien lehiaketa jarri dute martxan Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak

Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak negozio ideia jasangarrien lehiaketa jarri dute martxan Lea-Artibain. Ingurugiroarekiko jasangarriak diren balioak bultzatu, eskualdeko enpresa sarearen lehiakortasunean eragin eta lanpostuak sortzeko helburua dauka ekimenak. Lehiaketan parte hartu ahal dute 2018an edo 2019an Lea-Artibain mota horretako negozio ideia martxan jarri duten guztiek.

Azaro Fundazioa, Leartiker eta Leartibai garapen Agentzia kokatzen diren Lea- Artibai Berrikuntza Gunea.

Azaro Fundazioa, Leartiker eta Leartibai garapen Agentzia kokatzen diren Lea- Artibai Berrikuntza Gunea.

Ideiaren jasangarritasunari dagokionez, epaimahaikideek zenbait faktore edukiko dituzte kontuan: gizartearekiko edota inguruarekiko jasangarria den ekoizpen sistema bat martxan ipintzea, mugikortasun jasangarria bultzatzea, baliabide naturalen ustiaketa, hondakinak aprobetxatu edota hauen gutxitzea sustatzea, besteak beste. «Era berean, kontutan hartu dira baita ere, ideien bideragarritasun teknikoa, izaera berritzailea, ingurugiroarekiko eragin eta onurak eta lanpostuen sorrera».

Negozio ideia jasangarri onenak 2.000 euro eta bizikleta elektriko bat jasoko ditu, eta parte hartzaile guztiek euren proiektuak garatzeko arloan adituak diren profesionalen aholkularitza jasoko dute. «Ideia irabazlea emakume batena izango balitz, emakumeak ahalduntzeko EMEEKIN programan zuzenean parte hartzeko aukera izango du, hautaketa prozesutik pasatu gabe».

Lehiaketan parte hartzeko epea abenduaren 14an amaituko da. Eta aurkeztu beharreko dokumentazioa antolatzaileen webguneetan – Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia– dago zehaztuta.

Sari banaketa abenduaren 21ean egingo dute, Markina-Xemeinen dagoen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend