Tolosako Ugarein Zirkuituko finala jokatuko dute Antxon etxebarritarrak eta Manci mutrikuarrak

Tolosako Ugarein Xistera Zirkuituko Elolaren Oroimenezko Torneoko finalak jokatuko dituzte zapatuan [abenduak 8] Antxon etxebarritarrak eta Manci mutrikuarrak. Nagusien mailako kanporaketako onenak izan ziren Lea-Artibai eta Mutrikuko pilotariak, euran kontra bigarren sailkatu ziren Anton eta Sanchez ariko dira.

Jaialdia 11:30ean hasiko da, gazte mailako finalagaz. Berge eta De Betelu eta Arrillaga eta Iturralde bikoteak neurtuko dira.

Tolosakoa izango da gizonezkoen Xistera Ugarein Zirkuituko azken torneo puntuagarria. Xisterak jakitera eman duenez, datorren astean finalerdiak jokatuko dira Mutrikun, eta abenduaren 22an, finalak Markina-Xemeinen.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend