Gurasoentzako saioak, Berriatuan eta Lekeition
Gurasoentzako formakuntza sai- oak emango dituzte astelehenean eta martitzenean, Berriatuan eta Lekeition.Berriatuko saioa 2-12 urte bitarteko umeen gurasoei zuzenduta dago, eta 17:00etan izango da, bideo gelan. Astelehenekoa lehenengo saioa izango da....
Berriatuko saioa 2-12 urte bitarteko umeen gurasoei zuzenduta dago, eta 17:00etan izango da, bideo gelan. Astelehenekoa lehenengo saioa izango da. Beste bi saio ere egingo dituzte, hilaren 17an eta urtarrilaren 7an.
Lekeition, ostera, Azkue ikastolak antolatuta dago saioa, eta haurdun daudenei eta 0-6 urte bitarteko umeak dituztenei zuzenduta dago. 17:00etan hasiko da, ikastolan bertan, eta herritar guztiei dago zuzenduta. Nerea Mendizabal pikopedagogoa eta indarkeriarik gabeko komunikaziorako prestatzailea izango da hizlaria. Azkuekoek esan dute behar izanez gero haurtzaindegi zerbitzua egongo dela; aldez aurretik deitu behar da (94-684 09 59).