Etxeko argindar kontsumoan aurrezteko saioa egingo dute Mutrikun
Argindarraren kontsumoari buruzko informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoa egingo dute Mutrikun. Tailerra doakoa da, eta etzi egingo dute, 18:00etan, Zabiel kultur etxean.Tailerra Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidra...
Tailerra Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamenduak antolatu du Mutrikuko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan. Tailerraren helburua, hain zuzen, energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da etxebizitza, saltoki eta enpresa txikietan, modu erraz batean.
Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek gaur izango dute izena emateko aukera. Agertu dutenez, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa da aldez aurretik ikasleen kopurua jakitea. Parte hartzeko interesa dutenek gema@izadi21.eus posta elektronikora idatzi edo 628 53 22 48 telefono zenbakira deitu dezakete.
Saioari probetxu handiagoa ateratzeko, norbere ordenagailua edo tableta eramatea gomendagarria dela esan dute, baina ez dela beharrezkoa.