Lau pertsona kontratatuko dituzte Enplegu Planaren barne, Bermeon
Bermeoko Udalak herriko gune ezberdinak hobetzeko helburuagaz lau pertsona kontratatuko ditu, Enplegu Planaren barne. Igeltsero ofiziala, lorazaina eta herri lanetako peoi bi kontratatuko dituzte.Kontratuak lanaldi osorako izango direla eta lau hilabet...
Kontratuak lanaldi osorako izango direla eta lau hilabeteko iraupena edukiko dutela zehaztu dute. Lan eskaintza horietan izena eman nahi duten pertsonek Lanbiden izena emanda egon behar dute enplegu eskatzaile gisa, eta Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdian ezarri dituen baldintzak bete beharko dituzte.
Baldintzak
Kontratazioak abenduan izango dira eta lan eskaintzak zazpi eta hamar egun bitartean egongo dira jarrita Lanbideko webgunean. Informazio gehiago jaso nahi duenak Gernika-Lumoko Lanbideko bulegoan edota Bermeoko Behargintza bulegoan eskatu dezake.
Enplegatu dituztenen artean %40a emakumeak, %15a 55 urte baino nagusiagoak eta %30a DBR titularrak edo onuradunak izan behar dira. Enplegu Planeko beste deialdietan egon direnak ezin izango dituzte kontratatu, kontratazio hori beste eskualde batean izan arren. Bermeotarrek lehentasuna edukiko dute, beharrezkoa den profila eta baldintzak betez gero.co