Olatz Arrizabalagak galdu egin du lau t'erdiko finala
Olatz Arrizabalaga gernikarrak ezin izan zuen Patri Espinar usansolotarra mendean hartu Emakume Master Cup txapelketako lau t' erdiko Lehen mailako finalean.Leporaino bete zen Azkoitiako Gurea pilotalekua; 800 bat lagunek ikusi zuten bertatik bertara k...
Leporaino bete zen Azkoitiako Gurea pilotalekua; 800 bat lagunek ikusi zuten bertatik bertara kaiolako finala. Hasieran berdintasuna izan zen nagusi, eta launako berdinketa ere erakutsi zuen markagailuak. Baina usansolotarrak bata bestearen atzetik egindako 12 tantoek aukerarik barik laga zuten Arrizabalaga.
Gazteak ezin zuen beteranoaren jarraikortasuna hautsi, eta markagailuan ihes egin zuen. Bi pilotariak txapelketan parte hartzen zuten lehenengo aldia izan arren, Espinarrek esperientzia baliatu zuen finala irabazteko. Ez zuen arriskatu beharrik eduki, eta horrek lasai jokatzeko aukera eman zion markagailuan geroz eta atzerago geratzen ari zen Arrizabalagaren aurrean. Gernika-Lumoko pilotariak txapelketa ederra jokatu du, baina finalean ez zaio partida ona atera. Azkenean, Arrizabalagak 9 eta Espinarrek 22.
Finalaren ostean, Gernika-Lumoko Udabaltzak harrera egingo dio Arrizabalagari, bihar, 19:00etan, udaletxean.