Tolosako Ugarein Xistera Zirkuitua irabazi dute Antxonek eta Manzik
Antxon Alberdi etxebarritarra eta Mikel Manzisidor mutrikuarra nagusitu ziren zapatuan Tolosako Beotibar frontoian jokatu zen Ugarein Xistera Zirkuituko azken torneo puntuagarrian. 2 eta 0 irabazi zuten nagusien mailako finala.Tolosako torneoa jokatu a...
Tolosako torneoa jokatu aurretik ere Xistera Ugarein Zirkuituko finala zuzenean jokatzeko txartela eskuan zeukaten mutrikuarrak eta etxebarritarrak. Hala ere, Tolosan ere bistaratu zuen bikoteak zirkuitu osoan erakutsitako maila handia. Antxon eta Manzi nagusi izan ziren hasieratik, eta kontrolpean eduki zituzten lehen jokoa zein bigarrena. 15-12 eta 15-11 irabazi zituzten.
Gazte mailan, berriz, 2 eta 1 galdu zuten Zuhaitz Arrillaga mutrikuarrak eta Iturraldek Berge eta De Beteluren kontra.
Tolosako txapelketa amaituta, Xistera Zirkuituko finalerdiak eta finala geratzen dira jokatzeko bai mutileten zein nesketan ere. Finalerdiak zapatu arratsaldean jokatuko dira Mutrikun, eta abenduaren 22an, finalak, Markina-Xemeinen.
Zirkuituko finalistak
Nesken zirkuituko finaletarako sailkatuta daude Maialen Aldazabal (Berriatua Zesta Eskola) eta Izaro Arbe (Markina-Xemein), eta beste hiru aurrelari eta atzelariek finalaurrekoak jokatu beharko dituzte aurretik, finalerako txartela lortzeko. Finalerdietarako sailkatu dira alde batetik, Maddi Jauregi (Beotibar, Tolosa), Ziortza Landa (Ereño Jai Alai) eta Maite Ortiz de Mendibil (Hondarribia) aurrelariak, eta bestetik, Eneritz Lizardi (Danok Bat, Mutriku), Naia Calvo (Berriatua Zesta Eskola) eta Esti Arriola (Berriatua Zesta Eskola) atzelariak.
Mutilei dagokienez, nagusien mailan Antxon Alberdi (Berriatua Zesta Eskola) eta Mikel Manzisidor (Danok Bat, Mutriku) zuzenean sailkatu dira finalera, eta finalerdietan egongo dira Aaron Gonzalez De Matauko (Gasteiz), Ekaitz Goixerri (Danok Bat, Mutriku) eta Gaizka Barinagarrementeria (Markina-Xemein) aurrelariak eta Jon Ibarluzea (Markina-Xemein), Mikel Elkoro- barrutia (Markina-Xemein) eta Aitor Elkorobarrutia (Markina-Xemein) atzelariak.
Gazteen mailan, Aitzol Galletebeitiak (Lekeitio) eta Aize Iturraldek (BAC Biarritz) lortu dute zuzeneko pasea, eta finalaurrekoetan lehiatuko dute Eduardo Agirre (Zumaia), Iñaki Perez (Cabanillas) eta Clement Berge (Kostakoak Bidart) aurrelariek eta Danel Mandiola (Markina-Xemein), Ekaitz Mendizabal (Danok Bat, Mutriku) eta Lucas Olasagasti atzelariek.
Aurreratu dutenez, kiniela erara jokatuko dira finalaurrekoak.