2019ko Peru Abarka Album Lehiaketa abiarazi dute
Peru Abarka Album Lehiaketa martxan jarri dute berriz ere Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak. Urtero modura, 2019ko lehiaketa ere bi ataletan banatuko da, eta, beraz, narrazio onenaren aukeraketa egingo dute lehenengo. 2019ko lehiaketarako i...
Irabazle bakarra egongo da, eta 1.700 euroko saria jasoko du. Horrez gain, lana argitaratuko da album formatuan.
Idazleek parte hartzeko bete behar dituzten baldintzei dagokienez, 18 urtetik gorakoa izatea da bete beharreko bakarra. Idatzia, berriz, helduentzako ipuina izan behar da, eta gaia librea den arren, ipuina originala eta argitaratu gabea izan behar da, eta beste inongo lehiaketan saritu gabea. Ipuina euskara batuan aurkeztu behar da, eta prosaz zein bertsoz egin daiteke. Luzera karakteretan neurtuko da (espazioak barne); 12.000 gehienez eta 9.000 gutxienez.
Udaletxean
Lanak formatu zehatz batean aurkeztu behar izango dira: DIN A4 tamainako orrialdeetan, eta ordenagailuz eta alde bakarretik idatzita; lerrotik lerrora 1,5 puntuko tartea utzi beharko da, eta 12 tamainako Times New Roman letra mota erabili. Orriak zenbatuta eta lanaren izenburuagaz aurkeztu behar izango dtuzte parte hartzaileek.
Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, edota udaletxeko helbidera postaz bidali daitezke (Markina-Xemeingo Udala 48270 Markina-Xemein, Bizkaia).
Lehiaketaren baldintzak eta aurreko urteetako lanak Peru Abarka Lehiaketaren webgunean ikusgarri egongo dira. Narrazio irabazlea aukeratu ondoren ilustrazio lehiaketa jarriko dute martxan.